2024ko otsailean, gure 2024-2027 Plan Estrategiko berria aurkeztu genuen.
Gure egungo jarduera-ardatzak sei zutabe estrategikoren inguruan egituratzen dira:
Talentua:
Profesionalen gaikuntza eta erakarpena sustatuz
Biobaliabideak eta datua:
Bioteknologiaren eta digitalizazioaren potentziala aprobetxatuz
Arauketa:
Araudia betetzea erraztuz
Nazioartekotzea:
Irismen globala hedatuz
Finantzaketa espezializatua:
Enpresa-hazkuntza erraztuz
Merkaturatzea:
Merkatuan sartzea azkartuz
Sei ardatz estrategiko horiez gain, Basque Health Clusterren funtsezko zeharkako hiru zutabetan oinarritzen gara:
Berrikuntza: I+G+B ekosistema sustatzen dugu, konponbide aurreratuak garatzea eta sektorea digitalizatzea ahalbidetze aldera.
Lankidetza eta dinamizazio sektoriala: Enpresen, ikerketa-zentroen eta administrazioen arteko sinergiak bultzatzen ditugu, sektorearen lehiakortasuna indartzeko.
Bikaintasuna: Bioosasunaren erronka globalekin bat datorren antolamendu eraginkorra, gardena eta efizientea sendotzeko egiten dugu lan.
Funtsezko oinarri estrategiko horiekin, mundu mailako ekosistema biosanitario indartsu, berritzaile eta lehiakorra sendotzeko konpromisoa indartzen dugu.