Zerbitzuak

Bazkideak

2024ko otsailean, gure 2024-2027 Plan Estrategiko berria aurkeztu genuen.

Gure egungo jarduera-ardatzak sei zutabe estrategikoren inguruan egituratzen dira:

Talentua:

Profesionalen gaikuntza eta erakarpena sustatuz

Biobaliabideak eta datua:

Bioteknologiaren eta digitalizazioaren potentziala aprobetxatuz

Arauketa:

Araudia betetzea erraztuz

Nazioartekotzea:

Irismen globala hedatuz

Finantzaketa espezializatua:

Enpresa-hazkuntza erraztuz

Merkaturatzea:

Merkatuan sartzea azkartuz

Sei ardatz estrategiko horiez gain, Basque Health Clusterren funtsezko zeharkako hiru zutabetan oinarritzen gara:

Berrikuntza: I+G+B ekosistema sustatzen dugu, konponbide aurreratuak garatzea eta sektorea digitalizatzea ahalbidetze aldera.

Lankidetza eta dinamizazio sektoriala: Enpresen, ikerketa-zentroen eta administrazioen arteko sinergiak bultzatzen ditugu, sektorearen lehiakortasuna indartzeko.

Bikaintasuna: Bioosasunaren erronka globalekin bat datorren antolamendu eraginkorra, gardena eta efizientea sendotzeko egiten dugu lan.

Funtsezko oinarri estrategiko horiekin, mundu mailako ekosistema biosanitario indartsu, berritzaile eta lehiakorra sendotzeko konpromisoa indartzen dugu.

Konpromiso hori ekintza zehatzetan islatzen da. Ekintza horiek gure jardueren urteko memorian jasotzen ditugu, eta hemen deskarga dezakezu.