[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Basque Health Cluster-eko bazkideei erreserbatutako jardunaldia.
Datorren apirilaren 29an, osteguna, goizeko 10:00etan, Basque Health Cluster erakundeak saio praktiko bat eskainiko du (bideo-konferentzia) Next Generation funtsen inguruan. Saioa Knowsulting erakundeko bazkide zuzendaria den Manuel Varela Rey-k zuzenduko du. Saioan zehar, Manuelek azalduko dizkigu Cluster-eko enpresek dituzten finantzaketa aukera zehatzak (eta salmenta aukera potentzialak). Halaber, Susperraldi eta Erresilientzia Mekanismoko osagai nagusiak eta React-EU funtsak partidaz partida xehakatuko ditu eta horiek hainbat alorretan sortuko dituzten aukerak adieraziko ditu, besteak beste: osasun arloko goi teknologia saltzea, adimen artifizialean oinarritutako software berria garatzea, osasun azpiegituretan inbertsio berriak lortzea edo medikuntza pertsonalizatuan edo zibersegurtasunean I+G+b-a bultzatzeko laguntzak. PERTES proiektu ezagunen aukerak eta aplikazio praktikoa ere azalduko ditu, beste alor batzuetako finantzaketa aukera garrantzitsuak azpimarratuta.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_btn title=”Izena eman” style=”outline-custom” outline_custom_color=”#9595c9″ outline_custom_hover_background=”#9595c9″ outline_custom_hover_text=”#ffffff” size=”lg” align=”center” i_align=”right” i_icon_fontawesome=”fas fa-edit” add_icon=”true” link=”url:https%3A%2F%2Fdocs.google.com%2Fforms%2Fd%2Fe%2F1FAIpQLSdgs1z5d-ffc_x5ovzvQxJxZG_J_vNdG5hWepl24NYeYJY1DA%2Fclosedform|target:_blank”][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]Manuel Varelari buruz

Galiziako Gobernuan egon ondoren, lehenengo osasun publikoko berrikuntza eta kudeaketarako zuzendari nagusi moduan eta gero Axencia Galega de Innovación erakundeko zuzendari moduan, Manuelek 5 urte daramatza aholkularitzako bazkide zuzendari gisa, Europako funtsak jaso dituzten proiektu handien diseinu eta kudeaketarako aholkularitza emanda ministerio, autonomia erkidego, osasun zerbitzu eta bestelako erakunde publiko ugariri.

 

Knowsulting enpresari buruz

Next Generation funtsei dagokienez, Knowsulting enpresak 30 erakunde publiko eta pribatu baino gehiagori ematen die aholkularitza, hainbat jarduketatan parte hartuta: Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzak kudeatuko dituen España Puede Planeko osagai nagusietako zenbaiten diseinua, funts hauekin egingo diren hainbat osasun zerbitzuren etorkizuneko lizitazioen diseinua eta kudeaketa, eta baita hainbat enpresa eta ikerketa zentoren merkataritza eta berrikuntza departamentuen aholkularitza ere.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]