Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta (irailak 21), Basque Health Clusterrek bat egiten du 2025eko irailaren 18tik urriaren 2ra egingo den Accexible kanpainarekin.

Ekimenaren helburua prebentzioaren eta detekzio goiztiarraren garrantziaz sentsibilizatzea da, funtsezko datu bat gogoratuz: Alzheimerraren 3 kasutik bat bizi ohitura osasungarriekin prebenitu liteke.

Hala ere, diagnostikoen ehuneko txiki bat bakarrik egiten da fase goiztiarretan, eta horrek zaildu egiten du eragindako pertsonen tratamendua eta bizi kalitatea.

Detekzio goiztiarrerako berrikuntza

Kanpainak testaccexible.com plataforma jartzen du herritar guztien eskura, eta edonork egin dezake doan ahots-proba erraz eta ez-inbaditzailearen bitartez.
Keinu horrek gizartea kontzientziatzen laguntzen du, eta, aldi berean, narriadura kognitiboaren ikerketarako datu erabilgarriak sortzeko aukera ematen du.

Basque Health Clusterraren konpromisoa

BHCk osasuna eta berrikuntza teknologikoa uztartzen dituzten eta eragileen arteko lankidetza indartzen duten proiektuak babesten ditu, osasun sistema prebentiboago, eraginkorrago eta pertsonengan zentratuago baterantz aurrera egiteko.

Kanpaina 2025eko urriaren 2ra arte egongo da aktibo.
Parte hartu eta egin bat ekimen honekin: testaccexible.com