2025eko urriaren 7tik 9ra, Bartzelonako Firak BIOSPAIN 2025 hartuko du, Espainiako topaketa bioteknologiko handiena, eta Basque Health Cluster bertan egongo da, Euskadiren ikusgarritasuna indartzeko, bioteknologian eta osasunean ekosistema liderra den heinean. Global Crossroads, Local Vibes lelopean, edizio honetan sektoreko milaka profesional, enpresa eta erakunde bilduko dira.

Standa eta enpresa parte-hartzaileak

Basque Health Cluster “Euskadi Basque Country” standean egongo da, erdiko korridorean. Enpresa parte-hartzaile bakoitzak banakako erakusmahaiak izango ditu. Parte hartzea Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen babespean egiten da, Euskadiren nazioarteko posizionamendua indartuz eta euskal konpainientzako lankidetza eta negozio aukerak erraztuz. Sartu esteka honetan mapa elkarreragilera.

Edizio honetan, enpresa elkartu hauek izango ditugu lagun:

Ekintza nabarmenak

BIOSPAIN 2025ean, Basque Health Clusterrek funtsezko hainbat jarduera antolatu eta parte hartuko du:

Inaugurazioaren aurreko afaria, aukera esklusiboa klusterreko enpresa eta bazkideentzat networkinga sortzeko eta aliantza berriak ezartzeko.

  • Urriak 6, astelehena.
  • Ez galdu aukera hau. Eman izena esteka honetan.

Bioteknologiako berrikuntzari eta lankidetzari buruzko mahai-ingurua, sektoreko joerak eta nazioartekotzeko aukerak eztabaidatzeko.

  • Urriak 8, asteazkena.
  • 15:15-16:00
  • Severo Ochoa Aretoa.

Enpresen pitchak: gure enpresa elkartuetako bik inbertitzaileen eta ekosistemako beste eragile batzuen aurrean aurkeztuko dituzte beren proiektuak, Euskadiko talentua eta berrikuntza erakutsiz.

  • Miramoon pharma
    • Urriak 7, asteartea.
    • Ramón y Cajal Aretoa.
    • Track Finance & Investment, section: Oncology & Neurodegeneration.
  • Ubikare
    • Urriak 8, asteazkena.
    • Sala Ramón y Cajal.
    • Track Finance & Investment, section: Medtech. Digital Health & AI.

Ez galdu bioteknologiaren etorkizunarekin konektatzeko eta BIOSPAIN 2025ean euskal ekosistemaren indarra erakusteko aukera.