Basque Health Clusterrek BHC Perspectives ikus-entzunezko saioaren lehen atal osoa argitaratu du. Osasunaren eta biozientzien etorkizunari buruzko ahotsak, ideiak eta ikuspegiak biltzen dituen ekimen berria da.
BHC Perspectives saioaren lehen atala ikusgai dago jada!
«Leading Health Innovation: Science & Industry» izenburupean, Europako osasun-berrikuntzaren oraina eta etorkizuna aztertzen dituen elkarrizketa bat aurkezten dugu, Carlota Gómez de la Hoz (HIPRA) eta Idoia Muñoz (Basque Health Cluster) partaide direla.
BIOSPAIN 2026 azokan grabatutako elkarrizketa honetan, sektoreak dituen erronka eta aukera nagusietako batzuk landu zituzten: Europako lidergo zientifiko eta industriala, lehiakortasuna, inbertsioa eta zientziaren eta industriaren arteko lotura.
Europak bizi-zientzien arloan duen posizioa indartzeko eta osasun-berrikuntzaren kateko eragileen arteko lankidetza sustatzeko moduari buruz hausnartzeko elkarrizketa.
🎙️ Leading Health Innovation: Science & Industry
Carlota Gómez de la Hozen eta Idoia Muñozen ikuspegiak, osasun-berrikuntzaren etorkizuna definitzen ari diren faktoreei buruz.
Elkarrizketa eta ikuspegi berriak
BHC Perspectives osasunaren eta biozientzien sektorea bultzatzen duten pertsonei ahotsa emateko, ezagutza partekatzeko eta sektorearen erronka eta aukerei buruzko elkarrizketa berriak sustatzeko gunea da.
Lehen atal hau hasiera besterik ez da. Laster, ahots eta ikuspegi berriak, zientzia, industria eta osasuna lotzen jarraitzeko.
Science. Industry. Health.
Stay tuned. More perspectives coming soon!