[vc_row][vc_column][vc_column_text]Angulas Aguinagak proteina portzentaje handiagoa duten barratxoen gama berria merkaturatu du bere marka liderretako baten pean: Krissia ®. Arrain alternatiba oso erraza eskaintzen die ohi baino proteina gehiago dituzten produktuak bilatzen dituzten pertsonei. Gainera, gure etengabeko hobekuntzaren ildotik, azukre erantsirik ez duen lehen erreferentzia izango da Krissia ®.

Merkaturatze horren atzean i+Dko taldearen ahalegina eta etengabeko ikerketa daude, jatorrizko gamaren ezaugarri organoleptiko guztiak gordetzen dituen produktu bat lortzeko. Berrikuntza horri esker, arrain-proteina gehiago hartzen lagundu nahi dugu, merkaturatzen ari diren proteina-portzentaje handieneko produktuetan beste aukera bat eskainiz.

Horretarako, kalitate hobeko lehengaiak baino ez ditugu erabiltzen, proteina portzentaje handiagoa eta esperientzia organoletiko paregabea ziurtatzen baitigute. Krissia ® Protein + barratxoen oinarria da surimia, eta kalitate bikaineko proteina ematen du, aminoazido esentzial guztiekin, omega 3 gantz azidoekin, B12 bitaminarekin eta selenioarekin batera.[/vc_column_text][dt_blog_list post_type=”posts” cl_image_width=”24%” content_bg=”n” image_sizing=”proportional” post_date=”n” post_category=”n” post_author=”n” post_comments=”n” content_font_style=”italic:normal:none” read_more_button_text=”Webguneko fitxa” posts_offset=”0″ posts=”8736″][/vc_column][/vc_row]