Bizkaiko enpresa bioteknologikoak El Pardoko Errege Jauregian (Madril) jaso du saria, Letizia erregina buru izan duen ekitaldian

 

2024an ETE berritzaileen kategorian sarituta, BIOLANek bere ibilbidean berrikuntza mantendu du bere estrategia eta enpresa-hazkundearen erdigune gisa

 

Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak ematen ditu Berrikuntza eta Diseinuko Sari Nazionalak, berrikuntza eta diseinua beren estrategiaren funtsezko elementu bihurtu dituzten enpresak aintzatesteko eta ikusarazteko.

 

Gaur, azaroak 6, egin den ekitaldian, 2024an eta 2025ean emandako sariak banatu dira, BIOLANek eta haren ordezkari Asier Albizuk, sortzaile eta Zuzendari Nagusiak, 2024ko Berrikuntzako Sari Nazionala jaso dute ETE Berritzaileen modalitateanLetizia Erregina Andrearen eskutik, El Pardoko Errege Jauregian.

 

Sari ospetsu horiek ikerketa, garapen eta transferentzia teknologikoko prozesuen bikaintasuna eta diseinu lehiakortasunaren eta eraldaketaren eragile gisa egindako ekarpena baloratzen dituzte. Gaur banatu dira bi edizioetako sariak, 2024koak eta 2025ekoak, talentua, diseinua, eraldaketa eta berrikuntza bultzatzeko konpromiso instituzionala azpimarratuz.

 

BIOLANek berrikuntza, digitalizazioa eta jasangarritasuna bultzatzen jarraitzen du ardatz estrategiko gisa, bai produktuetan, bai erakunde osoan. Konpainiak berrikuntza eta teknologia batzen dituen proiektu anbiziotsu bat garatu du elikagaien kalitatearen eta segurtasunaren sektorea nahiz giza osasunaren diagnostikoaren sektorea eraldatzeko, hodeira konektatutako biosentsoreetan oinarritutako soluzio analitiko integralak eskainiz. Horretarako, teknologia desberdinak konbinatzen dituztenak, hala nola, bioteknologia, elektrokimika, IA, Machine Learning eta abar.

 

BIOLANek merkatuak dituen eskaerei eta beharrei erantzuten die, betiere sektore bakoitzari egokitutako konponbide azkar eta errazak eskaintzeko premisarekin, kontsumitzailearen eta pazientearen ongizatea bermatuz.

 

BIOLANentzat, berrikuntza bere hazkundearen eta bereizketaren gako nagusietako bat da. Enpresak produktuak eta prozesuak hobetzen dituzten soluzio teknologikoak garatzen ditu, bezeroentzat balio erantsia sortuz. Ikuspegi horrek, nazioartekotzearen aldeko apustuarekin batera (Asian, Amerikan, Afrikan eta Europan dituen 11 ordezkaritzak nabarmendu behar dira), BIOLAN bere esparruko erreferente gisa sendotu du. 2024ko Berrikuntza Sari Nazionalak BIOLANeko talde osoaren eguneroko ahalegina eta konpromisoa aitortzen ditu, konpainiaren lehiakortasuna eta eraldaketa bultzatzeko.

 Sari horien banaketaren esparruan, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen ministra Diana Morant andreak, saritutako pertsonak eta enpresak hartu zituen atzo Madrilgo Errege Lorategi Botanikoan.  Ekitaldi  honek, BIOLANi aukera eman zion berrikuntzako beste erreferente batzuk ezagutzeko eta  esperientziak partekatzeko, eztabaida eta hausnarketa gune batean.

 Azkenean, BIOLANi iritsi zaio sari hori jasotzeko espero zen unea. Mugarri horrek urteetako dedikazioaren fruitua irudikatzen du, eta gure planetaren industrian, gizartean eta jasangarritasunean inpaktu positiboa ekarriko duten soluzioen garapenean aurrera egiten jarraitzera bultzatzen gaitu.

 KONTAKTUA: BIOLANeko Marketin eta Komunikazio Saila

  • Naroa Aurtenetxe (Head of Communication Department)
  • Jone Magunacelaya

 Email-a: marketing@biolanmb.com

Telefonoa: +34 946 574 161

www.biolanmb.com