Basque Health Clusterrek gaur parte hartu du Innobasquen egin den Osasuneko III. Matchmaking-aren emaitzen aurkezpenean eta IV. edizioaren abiaraztean.

Topaketak Euskal osasun-ekosistemako hainbat eragile bildu ditu, matchmaking prozesuan identifikatutako erronka nagusiak partekatzeko eta horiei modu bateratuan erantzuteko dauden gaitasunak ezagutarazteko helburuarekin.

Saioan zehar, BRTAk ekosistemako gaitasun teknologikoen eta azpiegituren mapa aurkeztu du; BIOEFek, berriz, osasun-sistemaren lehentasunezko arloak eta gaitasunen mapa partekatu ditu. Bestalde, Basque Health Clusterrek klusterraren katalogoa aurkeztu du, erakunde bazkideen talentua, gaitasunak eta potentziala ikusgarri egiteko sortutako tresna.

Jardunaldiak, gainera, Osasuneko IV. Matchmaking-aren hasiera iragartzeko balio izan du, industria, ikerketa, teknologia eta osasun-sistemaren arteko lankidetza sustatzeko funtsezko ekimen gisa sendotuz.

Basque Health Clusterretik lanean jarraitzen dugu osasun-sektorearen berrikuntza eta garapena bultzatuko duten konexioak eta ekimenak sustatzen.

 

🔗 Argazki guztiak