Basque Health Clusterrek joan den astean parte hartu du SUBCON THAILAND 2026 ekimenaren barruan antolatutako nazioarteko misioan, Euskadiko osasun ekosistemako enpresa eta eragileekin batera, Euskadi eta Thailandiaren arteko harremanak sendotzeko eta lankidetza aukera berriak aztertzeko, bereziki gailu medikoen, osasunaren, fabrikazio aurreratuaren eta industria berrikuntzaren arloetan.
Misioa Bumrungrad International Hospital eta VitalLife Scientific Wellness Center zentroetara egindako bisitarekin hasi zen. Bi erakunde horiek erreferente dira Asiako hego-ekialdean ospitale-arretan, berrikuntza medikoan eta osasun turismoan. Delegazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen haien gaitasunak, arreta ereduak eta berrikuntza estrategiak.
Basque Health Clusterrek bere eskerrik beroena adierazi nahi die Polakit Teekakirikul-i eta Bumrungrad eta VitalLife talde osoari, gure delegazioari egindako harreragatik eta euren ikuspegia eta esperientzia partekatzeagatik.
Bigarren jardunaldian, delegazioak AMATAk antolatutako industria bisitetan parte hartu zuen, herrialdeko industria eta fabrikazio aurreratuko gaitasunak ezagutuz eta nazioarteko lankidetza aukerak aztertuz.
Testuinguru horretan, delegazioak EssilorLuxotticaren parte den Essilor Optical Laboratory (Thailand) instalazioa eta Triumph Motorcycles Limited Thailand enpresaren handitu berri den planta ere bisitatu zituen. Basque Health Clusterrek bi konpainien zuzendaritza taldeei eskerrak eman nahi dizkie harreragatik eta euren prozesuak, gaitasunak eta industria ikuspegia partekatzeagatik.
Era berean, SUBCON THAILAND ekimenaren barruan, Thailandiako osasun eta gailu medikoen ekosistemako erakunde garrantzitsuekin bilera estrategikoak egin ziren, besteak beste FDA Thai, Thailand Center of Excellence for Life Sciences (TCELS), Thai Cosmetic Cluster, Thai Subcon Association, Medical Device Industry Cluster eta The Federation of Thai Industries erakundeekin.
Topaketa horiei esker, lankidetza aukerak identifikatu ahal izan ziren berrikuntzan, araudi gaietan, fabrikazioan, hornikuntza kateetan, industria aliantzetan eta Thailandiako merkaturako sarbidean.
Basque Health Clusterrek bereziki nabarmendu nahi du Nuntanart Krisnachinda, Lalida Sornsong eta Souchitra Abhay-Sassady-ren lana, baita Thailand Board of Investment (BOI) erakundearena ere, delegazioarentzat balio handiko agenda estrategikoa koordinatu eta antolatzeagatik.
Azkenik, gure eskerrak eman nahi dizkiegu Basque Trade & Investment / Agencia Vasca de Internacionalización erakundeari, Pablo Huidobro Eguia-ri, Windel Anne Lacson-i eta Singapurreko bulegoko taldeari, baita Azucena Castro-ri ere, misio osoan emandako laguntza eta bidelaguntzagatik.
Misio honetan parte hartzeak aukera eman du Euskadiko osasun ekosistemaren nazioarteko presentzia indartzeko Asiako hego-ekialdean, harreman estrategiko berriak sortzeko eta lankidetza eta garapen aukerak identifikatzeko.
