Osasunaren etorkizuna eraldatzeko gure ikuspegia partekatzen baduzu eta ekosistema berritzaile eta dinamiko baten parte izan nahi baduzu, Basque Health Clusterrekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.
Bazkide egiten zarenean, enpresen, ikerketa-zentroen, unibertsitateen eta erakundeen sare berezi bateko kide bihurtuko zara, zeina osasun-arloko lankidetzarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapenarekin konpromisoa duen.
Elkarrekin, negozio-aukera berriak atzitu ahal izango ditugu, ikerketa-proiektuak bultzatu, nazioarteko merkatuetan sartu eta osasun-sektorearen eraldaketaren parte izateaz gain. Barrutik lan egiten dutenen erritmoari jarraitzen diogu horretarako, ekosistemari bizia ematen dion eta hura lorarazten duen bizi-organo gisa.
BAT EGIN GUREKIN ETA EMAN AURRERA-PAUSO BAT OSASUNAREN ETORKIZUNERANTZ, ELKARREKIN EGITEN DUGUNA PRIMERAN EGITEN DUGU-ETA.
Bat egiteko betekizunak
Biozientzien eta osasunaren esparruan jarduten duen erakunde publiko edo pribatuak, egoitza, produkzio-zentroa edo I+G zentroa Euskadin badu, bat egin dezake Basque Health Clusterren pultsuarekin.
Bi erakunde elkartu mota ditugu:
- Bazkideak: Enpresak, sektorean berrikuntza eta aurrerapena bultzatzeko indarra eta ikuspegia ematen dutenak.
- Kide laguntzaileak: Unibertsitateak, teknologia-zentroak, ikerketa-zentroak eta klusterra bere ezagutzarekin eta ikerketa-gaitasunarekin aberasten duten beste erakunde batzuk.
Kolaboratzea gure DNAn dago. Beraz, zure kasua ez bada, beste bide batzuk ditugu elkarrekin lan egin ahal izateko.