Basque Health Clusterrek “Osasunaren sektoreko balio kateen artean lankidetzan negozio aukerak identifikatzeko eta sortzeko proiektua” jarri du abian, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duen ekimena, 2024ko Bitarteko Eragileak programaren esparruan.

Proiektua 2024an eta 2025ean garatuko da, eta Bizkaiko sektore biosanitarioko enpresen arteko lankidetza indartzea du helburu, negozio aukera berriak batera detektatzea, partekatzea eta aprobetxatzea ahalbidetuko duten aliantza estrategikoak sortzea erraztuz.

Ekimen honen bidez, Basque Health Clusterrek honako hauek bilatzen ditu:

  • Enpresen arteko lankidetza sendotzea balio-kateetan (bioteknologia, gailu medikoak, osasun digitala, farmazeutikoa, asistentziala eta zerbitzuak).
  • Lankidetzarako proiektu pilotuak sortzea, merkatuan eragina duten soluzio eta produktu berriak gauzatzeko gai direnak.
  • Enpresen lehiakortasuna eta hazkundea bultzatzea, Bizkaia biozientzietan eta osasunean nazioarteko erreferente gisa kokatzen lagunduz.

Basque Health Clusterrek berrikuntzarekin, ezagutzaren transferentziarekin eta euskal ekosistema biosanitarioan balio erantsia sortzearekin duen konpromisoa indartzen du proiektu honek.

Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako laguntza babes erabakigarria da osasunaren sektore berritzaileago, lehiakorrago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiten jarraitzeko.