Bazkideak

Egin zaitez bazkide

Osasunaren etorkizuna eraldatzeko gure ikuspegia partekatzen baduzu eta ekosistema berritzaile eta dinamiko baten parte izan nahi baduzu, Basque Health Clusterrekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.

Bazkide egiten zarenean, enpresen, ikerketa-zentroen, unibertsitateen eta erakundeen sare berezi bateko kide bihurtuko zara, zeina osasun-arloko lankidetzarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapenarekin konpromisoa duen.

Elkarrekin, negozio-aukera berriak atzitu ahal izango ditugu, ikerketa-proiektuak bultzatu, nazioarteko merkatuetan sartu eta osasun-sektorearen eraldaketaren parte izateaz gain. Barrutik lan egiten dutenen erritmoari jarraitzen diogu horretarako, ekosistemari bizia ematen dion eta hura lorarazten duen bizi-organo gisa.

BAT EGIN GUREKIN ETA EMAN AURRERA-PAUSO BAT OSASUNAREN ETORKIZUNERANTZ, ELKARREKIN EGITEN DUGUNA PRIMERAN EGITEN DUGU-ETA.

Bat egiteko betekizunak

Biozientzien eta osasunaren esparruan jarduten duen erakunde publiko edo pribatuak, egoitza, produkzio-zentroa edo I+G zentroa Euskadin badu, bat egin dezake Basque Health Clusterren pultsuarekin.

Bi erakunde elkartu mota ditugu:

  • Bazkideak: Enpresak, sektorean berrikuntza eta aurrerapena bultzatzeko indarra eta ikuspegia ematen dutenak.
  • Kide laguntzaileak: Unibertsitateak, teknologia-zentroak, ikerketa-zentroak eta klusterra bere ezagutzarekin eta ikerketa-gaitasunarekin aberasten duten beste erakunde batzuk.

Kolaboratzea gure DNAn dago. Beraz, zure kasua ez bada, beste bide batzuk ditugu elkarrekin lan egin ahal izateko.