Aurten ere, AseBiok Biospain azoka antolatu du. BioSpain bioteknologiaren Europako astearen parte izango da, irailaren amaieran. Hitzaldi presentzialak izango ditu Iruñean, baina jarduera guztiak online egin ahal izango direla da aurtengo berezitasuna.

Aurreko edizioan bezala, Euskal Osasun Klusterrak stand batekin parte hartuko du, ekitaldira gurekin etorri nahi duten bazkide guztiak elkartuz.

BioSpainek sektoreko informazio garrantzitsuena eskaintzen du irailaren 27tik 30era egingo diren hitzaldien bidez. Hitzaldi horiek online eta aurrez aurre egin ahal izango dira. Azken hori kasu batzuetan baino ez da izango, betiere egoera epidemiologikoak mugatutako edukierarekin.

Horrez gain, parte-hartzaileek partneringONE® programaren bidez parte hartu ahal izango dute, non aurtengo stand birtualak egongo diren eta B2Bak egin ahal izango diren. Plataforma irailaren 27tik urriaren 1era egongo da martxan.

Biospain azoka sektore nazionalaren bi urtez behingo topaketa garrantzitsuena da. Espainiako Bioenpresen Elkarteak (AseBiok) antolatuta, iaz atzeratu egin behar izan zuten COVID-19aren ondorioz. Aurten, Iruñako Baluarte eraikina aukeratu dute azokaren zati presentziala hartzeko. Beti bezala, hitzaldiak eta gainerako jarduerak ingelesez egingo dira, inolako itzulpenik gabe.

Azken edizioan 31 herrialdetako 750 konpainia baino gehiago bildu ziren. Ekitaldira enpresa bioteknologikoak ez ezik, ikerketa-institutuak, CRO eta inbertitzaileak ere joaten dira, estatuko zein nazioarteko harremanak ezartzeko lekurik onena izanik.

BioSpain 2021 nazioarteko azoka irailaren 27tik urriaren 1era izango da Iruñean. Azoka batez ere birtuala izango da, eta zenbait hitzalditara publiko gisa joateko aukera izango da. Edukiera mugatua izango da, eta unean uneko egoera epidemiologikoarekin bat etorriko da. Programa osoa ikus dezakezue irudian klik eginez: